Ostegunean, Kabigorriko hurrengo bertso gaua

Non: 
Kabigorri Ateneoa
Data: 
Osteguna, Apirila 9, 2015 - 19:30
Antolatzen du : 
Irunabar (Irungo Bertsoaren Bilgunea)

Hiru bertso gau eder eta bero ditugu oraindik gozatzeko ikasturtea bukatu aurretik, apiriletik ekainera bitarteko hirurak, hain zuzen ere.

Apirilaren 9an, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Iñigo Ugarte irundarra, Maddi Sarasua itsasuarra, Patxi Castillo beratarra eta Unai Gaztelumendi añorgarra ariko dira bertsotan. Gotzon Aizpiolea irundarrak jarriko dizkie gaiak lau bertsolariei, eta Exteban Martiarena oiartzuarraren eskutik joango dira bat-bateko saioaren aurreko bertso jarriak.

Etiquetak: