Elkarretaratzea: Monarkia kanpora!!! Gora Errepublika!!!

Non: 
San Juan Plaza
Data: 
Ostirala, Ekaina 19, 2015 - 19:00 -tik Larunbata, Ekaina 20, 2015 - 18:55 -ra

Duela urtebete, egungo monarka –bere aitarekin egin zen bezala- inposatu zitzaien estatuko herritarrei. Urte honetan ezer ez da aldatu.
Monarkiaren esentzia lehengo berbera da. Francok oinordetzan hartu zuen berbera. Monarkia ustela eta “aberriaren unitatea” eta 76 urtez gobernuan izan diren horien hegemonia bermatzen dituen sistema kapitalistarekin lotuta.

78an aldaketa bat proposatu ziguten ezer ez aldatzeko eta orain bigarren trantsizioan gaude, orain beste aurpegiez baliatuz gauz bera egiten jarraitu nahi dute.

Horregatik herri osoaren unitateari dei egiten diogu monarkiaren aurka -Felipe edo Juan Carlos izena badu ere- eta monarkia hori mantentzen duen sistemaren aurka. Herrien eta langileen eskubideen alde.

Monarkia kanpora!!!
Gora Errepublika!!!

Etiquetak: