Plaiaundi-gatiko Bidasoaldeko Lagunak-rekin martxa

Non: 
Plaiundin
Data: 
Igandea, Azaroa 22, 2015 - 10:30 -tik Astelehena, Azaroa 23, 2015 - 12:55 -ra
Antolatzen du : 
Bidasoaldeko Lagunak

Plaiaundi-27Txingudiko eta bere biodibertsitatearen ingurumen lehengoratzearen alde!

Gaur egun, Txingudiko badia bere jatorrian Bidasoa ibaiaren delta izan zenaren azken aztarna da. Bere kokapen geografiko-administratibo dela eta, betidanik, eta azken urteetan intentsitate handiagoz, bere balio eta ingurune naturalen narriatzea pairatu du. Hirien presioak, aireportua, trenbideak, portuak eta errepideak bezalako azpiegiturekin batera, bere bizi azalera mugatu dute modu nabarmenean.

Ez dira iraganeko kontuak, gaur egun ere mantentzen baitira eta gainera horiei beste berri batzuk gehitzen ari zaizkio.  Pasabideen proiektuak, dragatzeak, trenbide asmo berriak, aurreikusitako hainbat lehengoratze ekimen ez gauzatzearekin batera, ingurune honek bere balio eta dinamika naturalak berreskuratzea galarazten ari dira.  Ez dugu ahaztu behar lehengoratze ekimen horiek teorian Txingudi babesten duten babes figurenpean onartuak izan direla, hala nola,  Plan Berezia, 2000 Natura Sarea (Kontserbazio Ingurune Berezia eta Hegaztien Babespen Berezirako Ingurunea) edo Hezeguneen Ramsar Nazioarteko Hitzarmena.

Gaur egun oraindik irauten duen oztopo garrantzitsuenetarikoa, Plaiaundiren bihotzean kokatuta dauden kirol instalazioak dira, eragin negatibo oso altua baitute. Padura modura lehengoratu behar den lur azaleraren zati handi bat betetzeaz gain, bertako aktibitateak fauna basatiari asaldatze handiak eragiten dizkio. Kirol instalazio horien eraispena bi hamarkada baino gehiago atzeratu da dagoeneko, nagusiki, Irungo Udalaren axolagabekeriaren ondorioz. Instalazio horien desagerpenerako epeak, aipatutako aitzakiekin eta elkarte kontserbazionisten pazientziarekin batera, agortzen ari dira. Gatazka gainera ez dirudi desagertuko denik, instalazio horien lekualdatzea ez baita inolaz ere hurbil ikusten.

Hala ere, Natura burugogorra da, izan ere, giziakia Lurrean agertu baino lehen dagoeneko lanean ari ziren indarrak jarraitzen dute eta bere lana egiten. Modu horretan, hamaika espezietako milaka hegazki Txingudin agertzen jarraitzen dira, bai migrazio aldietan beharrezko pausagunea dutenak eta bai Txingudi negua igarotzeko edo ugaltzeko erabiltzen dutenak.

Inst. dep. PlaiaundiTxingudiko babespenean inplikaturiko administrazio guztien betebeharra da beharrezko neurri guztiak martxan jartzea Txingudik bere potentzialitate ekologikorik handiena lortzeko, Eusko Jaurlaritzatik hasi eta Gipuzkoako Foru Aldundia eta Irun eta Hondarribiko Udaletaraino. Balio horien garrantziaz kontzientziatuta gauden elkarte eta norbanakoei, ordea, hartutako konpromisoak betetzea etengabe exijitzea dagokigu.

Plaiaundi Txingudiko badiaren erdigunea da, baina badira balio handiko beste hainbat alderdi: Higerretik hasita Dunbarrietaraino, Beltzeniako padura, Jaitzubiako ibarra, Bidasoako Irlak eta ibaian gora, Alunda eta Lastaola ibai lurmenak aurkitzen ditugu. Zoritxarrez, ingurune baliotsu horiek bananduta agertzen dira bata bestearekiko eta beraien arteko lotura zaila suertatzen da. Beste aukera batean hurbilduko gara horietara.

Plaiaundi bisitatzea bere ibilbideetatik paseatzea baino gehiago da. Naturzaletasunaz bultzatuak, bertan behaketa ordu asko igarotzen dutenekin lagunduta egiten badugu eta bertako faunak eta florak merezi duten begiruneaz eta patxadaz mugitzen bagara, bere espazioak eta espezieak deskubritu ahal izango ditugu. Eramaten uzten badugu, eguneroko errutina alde batera uzteko aukera izango dugu eta ziurrenik ingurune paregabe honekiko lotura afektibo bat lortuko dugu, babesteko uste sendoa berretziz.

“Ez da maitatzen ezagutzen ez dena, ez da babesten maitatzen ez dena”

OHARRA: Ibilbidea laua, erosoa eta 2 km baino laburragoa da, beraz edonorentzat egokia da. Eguraldi aurreikuspenak kontuan hartu behar dira janzkera egokia aukeratzeko. Prismatikoak izanez gero, eraman itzazu.

Bidasoaldeko Lagunak:
Eguzki Bidasoaldea, Ekologistak Martxan, Itsas Enara Ornitologia, SEO/BirdLife, Federación  AA VV Oiasso 2000, con la colaboración de JM Alquezar, miembro honorario del CVC.

Etiquetak: