PuntuEus fundazioa lanean ari da .eus domeinua euskal komunitate osora hedatzeko. Banako, elkarte, instituzio publiko eta enpresek aukera dute, jada, .eus domeinua eskatzeko.
Datorren Martxoak 10, arratsaldeko 17.30ean, Jon Oliden Bidasoalderako Fundazioko koordinatzaileak, egitasmo honen aurkezpena egingo du Bidasoa bizirikeko Enpresa Zentroan (Mirarietako Ama Birjina, z.g. -Irun)
Aurkezpenean ondorengo gaiak jorratuko dira:
-Domeinu tradizional eta orokorren saturazioa.
-Bilatzaileen arau berrietara moldatzea
-Markaren babesa
-.EUS domeinuaren abantailak
-Ezarritako lehentasunak domeinu-izenen erregistrorako.
Egitasmo honi buruzko informazio gehiago izan nahi duten pertsonak, ekitaldiaren antolatzaile Jon Olidenekin harremanetan jar zaitezkete helbide honen bidez:
Jon Oliden – Domeinuaren sustapena
- eposta: jon@domeinuak.eus
- (+34) 649 28 77 18
- (+34) 943 08 50 51
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1776 irakurketak
- Castellano