GISA Elkartea.- Gaur egun, egunero konektatzen gara Internetera, gure eguneroko bizitzan errotuta dagoen ohitura bat bihurtu da. Baina gure komunikazio guztiak telekomunikazio enpresen esku daude, ezin gara gure artean konektatu enpresa bati ordaindu gabe, eta beraiek eskaintzen dizkiguten zerbitzuen menpe gaude.
Gure helburua, sare herritar bat osatzea da, subirautza bultzatuz, pertsonak beraien artean konektatu daitezen. Sare honetara edozein konekta daiteke, enpresa bat kontratatzeko beharrik gabe. Nahiz eta oraingoz Internetera ateratzeko ordaindu behar izan (gaur egun Internetera konektatzeko modu bakarra baitago), konexio bat etxe askorekin parteka daiteke, gastuak murriztuz, edo abiadura gutxi dagoe lekuetara konexio hobeago bat iritsi arazi, adibidez.
GISA Elkartea irabazi asmorik gabeko elkartea da, bere helburua software askea bultzatzea da, eta orain http://guifi.net proiektua aurkeztera gatoz, software librearen ideologia sareetara eramanez.
Proiektuaz gehiago jakin nahi baduzu, ostegun honetan, Urriak 22, arratsaldeko zazpietan Victor Hugoren (Donibane, 63, Pasai Donibane) etxera etortzera animatzen zaituztegu.
eta Igandea 25, Txondorra, Egia (Karmengo Ama, 60 behea Egia, Donostia).
12:30ean: hitzaldia: zer da Guifi, nola funtzionatzen du, adibideak...
14:00etan: bazkaria (auzoko taberna batean)
16:00etan: mintegi praktikoa: supernodo baten muntaketaren adibidea.
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1208 irakurketak
- Castellano