JOSTUNAK dokumentala Landetxako Auzo Elkartean Martxoaren 25ean

Non: 
Landetxa Auzo Elkartea
Data: 
Asteazkena, Martxoa 25, 2015 - 19:00 -tik Osteguna, Martxoa 26, 2015 - 18:55 -ra
Antolatzen du : 
Gure esku dago

kartelaAsteazken honetan, MARTXOAK 25, arratsaldeko 19'00etan JOSTUNAK dokumentalaren emanaldia izango da LANDETXAKO AUZO ELKARTEAN.

 Erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamika herritarrak egindako ibilibidearen islada!!

Sarrera dohainik!!   Ez galdu aukera!!

Sinopsia: Borondateen eta identitateen mosaiko bat da gure herria, kolore eta trazu oso desberdineko herritarrak elkarrekin bizi diren lur eremua.

Durango eta Iruñea artean 2014ko ekainaren 8an marraztu zen irribarreak borondate horiek guztiak jostea zuen helburu eta jostun lanean jardun zuten horretarako milaka herritarrek.

‘Jostunak’ herritarrrak protagonista bilakatu dituen ekimen horren kontakizuna da, titular handietara iritsi aurretik ezberdinen artean sortu den konplizitate horren kronika. Iraganeko ezina gaurko ekimen eta biharko esperantza bihurtu dituzten jostunen istorioa.


Jostunak gara, gaur borondateenak, bihar erabakiarenak.

Hona hemen trailerra:

https://www.youtube.com/watch?v=HqQsEIjx9i4&feature=youtu.be

Partehartzaileak

¦ Zelai Nikolas. Jostuna, Barrika
¦ Koldo Casta ños. Jostuna, Barakaldo
¦ Anjel Oiarbide. Jostuna Idiazabal
¦ Marije Soria. Jostuna, Mungia
¦ Iñaki Gomez. Jostuna, Errenteria-Orereta
¦ Ion Telleria. Jostuna, Idiazabal
¦ Ainhoa Mendibil. Jostuna, Elgoibar
¦ Jon Arribas. Jostuna, Gasteiz
¦ Naroa Sasieta . Jostuna, Agurain
¦ Manu Gomez. Jostuna, Etxarri Aranaz
¦ Amets Arzallus. Jostuna, Hendaia
¦ Iñaki Akereta . Jostuna, Iruñea
¦ Ignacio Gil. Jostuna, Fustiñana

Etiquetak: