Bidasoa eskualdean izan dira gastronomian espezializatutako 4 blogari

Non: 
Irun eta Hondarribia
Data: 
Ostirala, Iraila 25, 2015 - 20:30 -tik Larunbata, Iraila 26, 2015 - 12:30 -ra
Antolatzen du : 
Basquetour eta Bidasoa Bizirik

argazkiaGastronomian espezializatutako lau blogari gonbidatu dituzte Basquetourrek eta Bidasoa Bizirik-ek, Euskadi Gastronómica programaren baitan. Irun eta Hondarribia ezagutu ondoren, haien esperientzia zabalduko dute (blogtrip izena du ekintza horrek).

Blogtrip-aren helburua da Euskadi Gastronómica sarearen parte diren jarduerei, ekoizleei, jatetxeei eta ostatuei oihartzuna ematea, sare sozialen bidez. Horretarako, 3 blogtrip antolatu dituzte hasteko, Euskadiko eskualde ezberdinetan. Horien artean dago Bidasoa eskualdea.

Plangintza Euskadi Gastronómica-ko establezimenduetan
Ostirala 25
20:30 Sargia tabernan pintxoak dastatzea. Irun Rock jaialdiko kontzertuak egongo dira aldi berean, San Juan plazan.
21:00 Afaria Gaztelumendin.

Larunbata 26
10:00 Hondarribiko Azokari bisita. Showcooking-a ere egongo da, Danontzat eta Sardara jatetxeen eskutik.
12:30 Bisita eta bazkaria Hiruzta txakolindegian.

Blogariak

Gastronomian espezializatutako 4 blogarik parte hartuko dute blogtrip-ean. Ondorengoak izango dira: Sara Luengo (El nido de mamá gallina), Amaia Gonzalo (Sole Silbando), Gonzalo Rubinos (Turismo vasco) eta Rebeca Rodríguez (Debocados).

Difusio estrategia

Euskadi Gastrónomica sare sozialetan zabaltzeko estrategiaren lehen faseak, tokiko komunitateak izango ditu helburu, Euskadiko eta inguruko blogarien bitartez. Bidaian zehar, blogariek bizitako esperientzia kontatuko dute sare sozialetan.

Horretarako bi hashtag erabiliko dituzte: Orokorra (#gastroeuskadi) eta #Bidasoa.

Bidaia amaituta, blogari bakoitzak post bat idatziko du behintzat bere blog pertsonalean, bidaiarekin edo egindako jardueraren batekin lotuta.

Etiquetak: