Aurtengo Kakusai agrozozketa

Non: 
BAILEZTENEA jatetxearen parean kokaturiko larre batean (Santiagotxo auzoan, Hondarribia).
Data: 
Igandea, Ekaina 7, 2015 - 12:00
Antolatzen du : 
Aldatsa Baratza

kakusai_kartelaBada 2 urte jada lehenengo KAKUSAI AGROZOZKETA antolatu genuela ALDATSA baratza kooperatiboakook. Oraingo honetan XALBARDIN baratza batu zaigu zozketa ez ohiko honen antolamendura.

ALDATSA eta XALBARDIN baratzak Hondarribiako agroaldean kokatutako baratza ekologikoak dira.

ALDATSAk bere bazkideen artean banatzen dituen 35 barazki saski ekoizten ditu. XALBARDIN Hondarribiako azokan, eskualdeko zenbait jatetxe eta 15 familiako kontsumo taldean banatzen du bere ekoizpena.

Bi ekimenak agroekologia oinarritzen dute bere jarduera eta elikadura subirautzaren aldeko apostua egiten dute.

KAKUSAI AGROZOZKETAren bitartez lortzen den dirua bide horretan jarraitzeko erabiliko da.

Zer da KAKUSAI AGROZOZKETA?

Zozketa huts bat baino ez da, bere boletu eta sariekin, baina bi salbuespen nabarmenekin. Batetik, boletuen zenbakiak lur zati bati dagokiela eta bestetik, irabazleak zaldi batek, edo hobeto esanda, zaldi horrek aurretik zatitutako lur sail batean sarturik eta ordu erdiko denbora tartearen barruan egindako lehenengo kakak, erabakitzen dituela. Kakamokordoa jasotzen duen eremua izango da orduan saritutakoa.

3000 boletu atera dira, 2€-ko prezioan bakoitza. Hauen salmentatik lortzen den dirua, sarien eta kartelen gastuari aurre egiteko erabiliko da eta soberan gelditzen dena ALDATSA baratza kooperatiboaren eta XALBARDIN baratzaren diru iturri gisa bideratuko.

Saritutako bi lur zatiak hantxe bertan jakinaraziko dira eta hurrengo egunetan bertako komunikazio hedabideetara bidaliko. Web horri honek eta ALDATSA baratzaren blog-ak ere argitaratuko dituzte saritutako zenbakiak.

Parte hartzera animatu zaitezte, kakamokordoa ez da inoiz hain saritua izan eta!

Etiquetak: