Hitzaldia: Soberaniaren alde TTIP EZ

Non: 
Hondarribiko Alde Zaharreko kultur etxean
Data: 
Asteazkena, Ekaina 8, 2016 - 19:00 -tik Osteguna, Ekaina 9, 2016 - 18:55 -ra

Hondarribiko Sortu-k TTIP-ari buruzko hitzaldi interesgarria prestatu du datorren asteazkena, ekainak 8-rako. Hitzaldia ematera Ernai gazte taldeko kide bat eta Jone Etxeberria, Sortu-ren sozioekonomia arduraduna etorriko dira, eta alde zaharreko kultur etxean izango da , arratseko 19.00etan.

Zer da zerbitzu publikoak pribatizatu nahi dituen TTIP hau? Europar Batasunaren eta Ameriketako Estatu Batuen arteko merkataritza hitzarmen transatlantikoa da TTIP (Transatlantic Trade Investment Partnership) Herritarrongan eragin zuzena izango duen ituna bada ere, multinazionalen, lobbyen eta botere politikoaren artean hartzen ari dira erabakiak. Ezkutuan, herritarren parte-hartzerik gabe eta prentsari ateak itxita.

Hitzaldian, TTIP zer den, nondik datorren eta zer nolako ondorioak izango dituen argituko digute.

Etiquetak: