Bigarren Errepublika prozesu historiko interesgarrienetako bat da ikuspuntu soziologikotik begiratuta, Atlantikoaren alde batean zein bestean zabaltzen ari ziren aurrerapen sozialekin bat ez zetozen Espainiako egitura dekadente haien barrenean berrantolamendu politikoa, soziala eta kulturala ekarri zuelako.
Berrikuntza zientifikoak eta iraultza sozialak su eta gar zetozen bata bestearen atzetik, eta nazioarteko giroan erritmo trinkoa jartzen zuten.
Langileen alderdiak eta sindikatuak indar soziala eta politikoa hartzen joan ziren, iraultza boltxebikearen arrakastak suspertuta, baina, aldi berean, ezarritako ordena ekonomiko eta soziala defendatzen zuten indar inmobilistekin batera biziz.
Publizitatea XX.mendearen lehen herenean agertu zen estatu espainiarrean masa-gizartearen adierazpen gisa, eta indar ikaragarria hartu zuen Bigarren Errepublikaren gobernuetako urteetan zehar, harik eta Gerra Zibilak kontsumo-gizartea esaten zaionaren finkapenean, eta, horrenbestez, publizitatearen erabileraren heldutasunean sekulako etenaldia eragin zuen arte.
Erakusketaren inaugurazioa
2016ko apirilaren 5an 19:30etan Euskadiko Kutxaren Erakusketa Aretoan
Ordutegia:
LANEGUNAK: 18:30etatik 20:30etara
LARUNBATAK, IGANDEAK ETA JAI EGUNETAN
Goizeetan: 11:00etatik 13:00etara
Arratsaldeetan: 18:30etatik 20:30etara
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1018 irakurketak
- Castellano