Kontzertua: Clave de FaDo (Iria Estévez eta Gonzalo Piña): Fado e Paixón

Non: 
Kabigorri
Data: 
Ostirala, Apirila 15, 2016 - 23:00 -tik Larunbata, Apirila 16, 2016 - 22:55 -ra

Clave de FaDo taldeko bi kidek -Iria Estévez eta Gonzalo Piña- itzultzen dira Kabigorrira, oraingo honetan bere azkeneko emankizuna aurkeztera: Fado e Paixón.

Iria Estévez autodidakta da nahiz eta Galizian kantari ospetsuek (Mónica de Nutek eta Chiscok) klaseak eman dizkioten ETRADeko programa profesionalean prestaketa egin bitartean). Kantari aldakorra da eta musika estilo anitzak menderatzen ditu. Ez darama denbora luzea karrera profesionalean, baina dagoeneko Uxía Senlle eta A Mesmalúa artista handiekin kantatu izan du, baita Galiziako beste artista batzuekin ere. Lideratzen duen proiektuarekin, Clave de Fadorekin egindako lehen diskoan profesional handien mailan dagoela erakutsi du. Esaten dute berak duen tinbre bakarrarekin eta leunarekin, duen izaera eta nortasunarekin eta adierazitasun eta ñabardura egokiez jositako kantuarekin, zalantzarik gabe, maitemindu egiten ditu entzuten duten guztiak.

Gonzo Piñak gitarra espainiarra eta baxu elektrikoa jotzen du. Eskarmentu handiko musikaria eta ekoizlea da, Galiziako eta Bartzelonako talde batzuetako kidea da (D'club,Dask, Clave de Fado, Sonidonia, eta abar). SR Serrano konpainia ospetsuarentzat hainbat antzerki lanetarako egile gisa egin duen lana ere azpimarratzekoa da.

Etiquetak: