Irunen LABeko egoitza tokiz aldatu dute

Non: 
Salis hiribidea 30
Data: 
Ostirala, Maiatza 13, 2016 - 19:00 -tik Larunbata, Maiatza 14, 2016 - 18:55 -ra

LAB.- Ohar honen bidez Irunen dugun LABeko egoitza tokiz aldatu dugula jakinarazi nahi dizugu. Hemendik aurrera, Salis hiribidea 30 zenbakian aurkituko gaituzu, Oiasso museoaren azpian.

Kaleak berreskuratzeko beharretik gure konpromisoari helduz, pisu batetik beheko solairu batetara pasatzeko apustua egin dugu. Horrek ezinbestean Irunen eskaintzen dugun zerbitzua hobetzea ekarriko digula ziur egonda ere, zuetako bakoitzaren laguntza ongi etorria dela esateko probesten dugu.

Jadanik egoitza berrian lanean egon arren, ezin genuen elkar batzeko aukerari muzin egin eta ondorioz, irekiera mokadutxo bat prestatu dugu zeinetan LABeko idazkari nagusia den Ainhoa Etxaidek parte hartuko duen. Zu bertaratzea nahi dugu, elkar egoteko, behar eta gogoak elkar konpartitzeko.

Beraz, aitzakiarik eta lotsarik gabe, zatoz, maiatzaren 13an, ostiralean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Salis etorbidean ireki dugun egoitza berrira!

Etiquetak: