Erakusketa: “Tren Txikito”

Non: 
Kabigorri
Data: 
Osteguna, Uztaila 14, 2016 - 19:00 -tik Igandea, Iraila 11, 2016 - 18:55 -ra

“Tren Txikito” izenaz ezaguna den Bidasoko Trenbidearen inaugurazioaren Mendeurrena dela eta, Peña Kaleko 1ean kokatutako Kabigorri Ateneoan uda osoan ikusi ahalko den erakusketa bat eskainiko da uztailaren 14tik irailaren 10a arte, ostegunetik larunbatera, arratsaldeko 7etatik aurrera.

José María Castillok eskuzabaltasunez lagatako garai horretako 28 argazkik eta egunkarietako kopia batzuek eratuko dute erakusketa. Berak lagatako irudi eta iruzkinekin 1890an inauguratu zen trenbidearen berri eman nahi du. 40 urtez zerbitzu publiko gisa funtzionatu zuen nahiz eta jatorrian Endarlatsako zubira arteko ibilbidea zuen meatze trena izan.

Irudietan Kostorbeko Geltoki nagusiaren eraldaketa guztiak ikusi ahal dira, baita 1956ko abenduaren 31n trenbidea bertan behera utzi ondoren geratu ziren makinak, bagoiak, eraikinak eta hondarrak ere.

Etiquetak: