Bertsotruk: Txingudiko eta Goierriko bertso-eskolekin bertso-bazkaria EKT

Non: 
EKT
Data: 
Larunbata, Apirila 16, 2016 - 13:00 -tik Igandea, Apirila 17, 2016 - 12:55 -ra
Antolatzen du : 
Irunabar (Irungo Bertsoaren Bilgunea)

Irunabar.- Datorren larunbatean, apirilaren 16an, Bertsotruk dinamikaren baitan, Txingudiko bertso-eskolak Goierriko bertso-eskola hartuko du Bidasoako EKTn.

Badira hilabete batzuk Bertsotruk ekimenaren berri lehenengoz eman genizuenetik. Goierriko eta Kakiturriko bertso-eskolekin elkartzea egokitu zitzaion Txingudiko bertso-eskolari, eta honezkero egin ditugu lau saiotik hiru. Irunen hasi genuen ibilbidea Kakiturrikoei harrera eginez, otsailean Legorretan elkartu ginen goierritarrekin eta martxoan gasteiztarrei egin genien bisita.

Hortaz, Bertsotruk egitasmoaren azken saioa izango da larunbat honetakoa, Txingudiko bertso-eskolari dagokionez. Saioa bertso-bazkari formatuan izango da.

Bertso-bazkari berezi hau Bidasoako EKT, Antxeta Irratia eta Irunabarrek elkarlanean antolatu dugu, eta atxikita doakizu saioaren berri ematen duen kartela. Bertan irakur dezakezun bezala, Manu Goiogana, Urko Casado eta Aitor Errazkin bertsolariak ariko dira Txingudiko bertso-eskola ordezkatuz, eta Odei Lopez, Ane Beloki eta Mikel Tapia bertsolariak hurbilduko zaizkigu Goierritik. Abel Zabala irundarrak egingo ditu gai-jartzaile eta gidari lanak.

Bazkaria 14:00etan hasiko bada ere, 13:00erako elkarteko taberna irekita egongo da, eta trikitilariek girotuko dute elkartea, bazkaltzeko eseri artean. Eta nola ez, bazkalostean ere izango dugu trikiti-soinuekin gozatzeko aukera!

Beraz, ez galdu aukera hau eta zatoz gurekin batera larunbat eder bat igarotzera! Txartelak Sunbillan eta Itxaropenan daude salgai, 15€-ren truke, eta txartela erosteko azken eguna datorren osteguna (apirilak 14) izango da.

Etiquetak: