Orain dela 5 urte baino gehiagotik Irungo Argoiak Kultur Elkarteak asteazkenero bere ateak irekitzen ditu, pertsona eta talde ezberdinei emakumearekin erlazionatutako aktibitate ezberdinak antolatzeko aukera emanez, konferentzia txiki, ipuin kontaketa, musika ekitaldi zein beste batzuk.
Oraingo honetan, bere espazioa Irungo Amnesty Internationaleko taldeari utziko dio, erakundea ezagutarazteko eta gure taldearen lana erakusteko aukera emanez. Giza Eskubideen aldeko borrokari izen eta aurpegiak jartzeko aprobetxatuko dugu, amore ematen ez duten eta ondorio latzak jasan ditzaketen arren aurrera pauso bat ematen duten emakumeen izen eta aurpegiak.
Urriak 19an, asteazkena, 17:00etatik aurrera Bertsolari Uztapide 6 kalean elkartuko gara!
Animatu zaitez!
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1011 irakurketak
- Castellano