Txalaparta afaria Integrazio Batzordearen alde

Non: 
Pausuko Xaian
Data: 
Ostirala, Maiatza 27, 2016 - 21:00 -tik Larunbata, Maiatza 28, 2016 - 20:55 -ra

Urtero bezela, Hendaiako LANETIK EGINAN erakusten duten txalapartariek ( Irungo Txalapartariak deiturikoak ) kurtso amaierako afaria antolatu dute.

Beraien helburua, giro goxoan, afaldu ostean, inguruko txalapartarien saioekin, txalapartaz gozatzea litzate. Era berean ikasle zahar zein berrien saioekin ere .

Helburu bikoitza dute: txalaparta  astintzeaz gain,  Integrazio Batzordea laguntzea. Afarian bildutakoarekin   Integrazio Batzordea laguntzeko izango delako.

Hitzordua; Ostirala 27ean,  Xaian. Gaueko 21:00etan apero erritmikoa, eta afaldu ostean Txalaparta, txalaparta eta txalaparta!!

Izena eman Xaiara deituz 05 47750702 telefonora

Etiquetak: