Hondarribiko EH Bildu.- Izan al zaitezke feminista euskaltzale izan gabe? Eta euskaltzale feminista izan gabe? Galdera hauei erantzuten saiatzeko hitzaldia antolatu dugu Lorea Agirre eta Idurre Eskisabelekin datorren asteartean, otsailak 23, arratsaldeko 19:00etan Alde Zaharreko Kultur Etxean (Denda kalea, 18). Euren ustez, hizkuntza eta generoa, biak dira nortasuna eraikitzeko tresna; eta honenbestez, baita jendartea egituratzen duen botere harremanen sarean kokatzeko elementuak ere.
Lorea Agirre Jakin aldizkariko zuzendaria da eta Idurre Eskisabel Jakin taldeko kidea; eta biak kazetariak eta antropologoak izateaz gain, euskarak eta feminismoak ere uztartzen dituzte.
Horrela, “Euskalgintza eta feminismoa, azpiratuen aliantzak” gaiaren inguruan solasaldi interesgarria eskeiniko digute, esan bezala datorren asteartean.
Idurre eta Loreari buruz gehiago jakin dezazuen, bi bideoetarako loturak helarazten dizkizuegu:
Lorea Agirre, #GureBazka seriean
Idurre Eskisabel, euskara eta emakumearen inguruko hizketaldian
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1697 irakurketak