Kalera ateratzen gara Brasilengatik!
Irungo Amnistia Internazionalaren Taldea.- Homizidioen txapelduna izateari utz diezaiola Brasilek eta markak hausten hasi dadila giza eskubideetan. Hori da Amnenty International erakundearen kanpaina berria. Brasil, geldiarazi joko zikina! goiburuarekin salatzen du segurtasun indarren aldetik izandako homizidioen igoera, herrialdea 2014ko Futboleko Munduko Txapelketaren anfitrioi eta Rio de Janeiro uda honetan egingo diren Joko Olinpikoetako egoitza aukeratu zutenetik.
Datuak oso adierazgarriak dira: Brasil munduko txapeldunen artean dago homizidioei dagokienez, urteko ia 60.000 izaten dira, eta haietatik, 40.000 suzko armen bidez egin ziren. Indarkeria hilgarria selektiboa da: gazte beltzak dira arriskuan dagoen talde garrantzitsuena. 2015ean, poliziaren ardura izan zen Rio de Janeiron egin ziren bost homizidioetatik bat. 2009an hirian aukeratu zuten Joko Olinpikoetako egoitza eta harrezkeroztik bakarrik, eta 2015eko abendura arte, poliziak 2.469 pertsona hil ditu. 2014an egin zen Futboleko Munduko Kopa antolatu bitartean, Rio de Janeiro estatuko poliziak 580 pertsona hil zituen, 2013an baino %40 gehiago. Kopuru hori ara handiagoa izan zen 2015ean: 645 (307 hirian bakarrik).
Horregatik, datorren astelehenean, uztailaren 25ean, 11:00etatik 14:30etara, Irungo Zabaltza plazan, Amnesty International Taldeak sinadura bilketa bat antolatu du Brasilen gertatzen ari den giza eskubideen urraketa ikustarazteko eta laguntza bilatzeko; hori guztia Capoeira talde batez eta Batukada batez lagunduta.
Zatoz eta jar ezazu zure hondar alea! Brasilek ez ditzala galdu bere koloreak!
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1726 irakurketak
- Castellano