Rafael Mayoralek Gizarte Larrialdiko 25 Legea aurkeztuko du asteazken honetan Irunen

Non: 
Amaia Kultur Zentroko hitzaldi-aretoan.
Data: 
Asteazkena, Urtarrila 27, 2016 - 19:00 -tik Osteguna, Urtarrila 28, 2016 - 18:55 -ra
Antolatzen du : 
Podemos-Ahal dugu

fotoPodemoseko diputatu eta Gizarte Zibilarekiko Harremanetako idazkari Rafael Mayoralek Gizarte Larrialdiariko 25 Legearen proposamena aurkeztuko du asteazkenean, 19:00etan, Amaia Kultur Zentroko hitzaldi-aretoan.

“25 Legea” oraingo Diputatuen Kongresua ireki zen egunean erregistratu zuten, eta honako alderdi hauek biltzen ditu: bestelako bizileku-aukerarik gabeko utzarazpenak berehala etetea, indarkeria matxistaren biktimei bizileku-aukera bat ematea, eta energia-eteteak eta koordainketak ezabatzea.

Mayoralekin batera, Kongresuko Gipuzkoako diputatu Nagua Albak, Batzar Nagusietako kide Maria Valientek eta Josetxo Arrieta eta Kontxi Palencia senatoreek ere ekitaldian parte hartuko dute. Podemos Irun taldearen Zirkuluak eta Sí Se Puede Irun udal-taldeak antolatu dute ekitaldia.

Etiquetak: