Kakusai agrozozketa

Non: 
Hondarribiako Ballestanea taberna
Data: 
Igandea, Ekaina 5, 2016 - 19:00

Hemen da aurten ere ALDATSA baratza kooperatiboako eta XALBARDIN baratzakook antolatzen dugun ez ohiko zozketa, KAKUSAI AGROZOZKETA !

ZER DA KAKUSAI AGROZOZKETA?
Zozketa huts bat baino ez da, bere boletu eta sariekin, baina bi salbuespen nabarmenekin. Batetik, boletuen zenbakiak lur zati bati dagokiela eta bestetik, irabazleak bi zaldi, edo hobeto esanda, zaldi horiek aurretik zatitutako lur sail batean sarturik eta ordu beteko denbora tartearen barruan egindako lehenengo kakak, erabakitzen dituztela. Kakamokordoa jasotzen duen eremua izango da orduan saritutakoa.
2000 boletu atera dira, 2€-ko prezioan bakoitza. Hauen salmentatik lortzen den dirua, sarien eta kartelen gastuari aurre egiteko erabiliko da eta soberan gelditzen dena ALDATSA baratza kooperatiboaren eta XALBARDIN baratzaren diru iturri gisa bideratuko.

NOIZ ETA NON?
Ekainaren 5ean, igandearekin, goizeko 12etan izango da zozketa. BAILEZTENEA jatetxearen parean kokaturiko larre batean (Santiagotxo auzoan, Hondarribia).
Saritutako bi lur zatiak hantxe bertan jakinaraziko dira eta hurrengo egunetan bertako komunikazio hedabideetara bidaliko. Web horri honek, ALDATSA baratzaren blog-a eta facebook-ak ere argitaratuko dituzte saritutako zenbakiak.

BAZKARIA ETA KONTZERTUA
Aurten eta ALDATSAko 5. urteurrena ospatzeko, bazkaria eta kontzertu bat antolatu ditugu BAILEZTENEAn bertan. Bazkaltzera animantuz gero aurretik esaiguzue tabernakoek moldatu daitezen. Bestetik, inoiz baino izen aproposagoa duen musika taldea izango dugu gurekin, BI ZALDI.

Parte hartzera animatu zaitezte, kakamokordoa ez da inoiz hain saritua izan eta!

Etiquetak: