- Egun osoan zehar "Irungo Euskal Jira XI. Argazki Lehiaketa". Oinarriak HEMEN jaitsi ditzakezue.
- 09:00 : Txalaparta hiriko hainbat tokitan.
- Urdanibia plazan:
· 10:30 : Artisau-lanak eta bertako jakien salmenta.
· 10:45 : Aiazkoraz eta motozerraz egindako egur-lanketa erakustaldia, STS Sthill taldearen eskutik.
· 11:00 : Hainbat saio oholtzan: trikitixak, dantzariak eta abar.
· 11:15 : Taberna irekiko da. Txistorra, sagardoa eta abar dastatzeko aukera izango da.
· 12:00-16:00 : Parte hartzen duten gurdien erakusketa.
· 12:30 : Bertsolariak.
· 13:00 : Dantzariak.
· 14:00 : Desfilean parte hartuko duten musika eta dantza taldeei eskainitako bazkaria Irungo Atsegina Elkartean.
· 17:00-21:30 : Taberna irekiko da. Sardinak, txistorra, sagardoa eta abar dastatzeko aukera izango da.
- 18:00 : EUSKAL JIRAren desfilearen ibilbidea: Mendelu, Hondarribia kalea, Colon pasealekua, Genaro Etxeandia plaza, Foru Kalea, Kale Nagusia, San Juan Plaza, San Martzial Kalea eta Urdanibia Plaza.
· 20:00 : Irungo eta Hondarribiko txistulariek “Irun Hiria” Musika Bandarekin batera emanaldi bat eskainiko dute, eta “Agur Jaunak” eta “Gernikako Arbola” joko dituzte.
· 20:30 : Kemen Dantza Taldearen eskutik ”Dantza Jira Erromeria”.
OHARRAK:
- Jaietako Batzordea ez da Irungo Euskal Jirak dirauen bitartean gerta litezkeen istripuez erantzule izango.
- Era berean, beretzat gordetzen du egitarau honetan edozein aldaketa egiteko eskubidea.
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 923 irakurketak
- Castellano