Estatu frantsesak presoen aferan urratsak eman ditzan Hendaiako hondartzan elkartuko gara igande honetan

Non: 
Hendaiako hondartza
Data: 
Igandea, Abuztua 6, 2017 - 12:00 -tik Astelehena, Abuztua 7, 2017 - 11:55 -ra

ETXERAT.-  Dispertsio politikaren amaiera eskatzeko, euskal preso eta iheslari politikoak behingoz etxean eta bizirik nahi ditugulako, aurten ere, Euskal Herriko hondartza ezberdinetan kontzentratuko garela iragarri nahi dugu.

Euskal gizarteak dispertsioa eta urrunketarekin behingoz amaitzeaeskatzen du. Eta testuinguru honetan oso nabaria da azken tartean Ipar Euskal Herritik etorritako aldaketak eta urratsak. Aipamen berezia apirilaren 8an Baionan burututako armagabetze prozesua, gizartea bera izanez gaztakaren konponbidearen gidari. Uztailaren 10ean Parisera joandako delegazio zabalak emandako aurrerapausoa ere nabarmentzekoa da, bertan Frantziako Gobernu berriari preso eta iheslarien aferak duen larritasuna ageriko utziz eta behar duen trataera eskatzeko asmoz joan bai ziren.

Baina bitartean, oraingoz, euskal gizartea ez da normaltasunean bizi Frantziako zein espainiar estatuek dispertsio politika krudela osotasunean aplikatzen jarraitzen baitute. Uda honetan ere presoen senide eta gertukoek ez dute oporrik izanen, espetxeetako bidaiak egitera murgilduta daude oraingoz. Horregatik, mobilizazioa ezinbestekoa da eta hain justu hondartzetan izango gara datorren igandean: beste behin, isilarazitako egoera bati ahotsa eman nahi diogu, eskubideak urratzen dituen politika baten jaiotzatik sortzen den egoera bat, eta bere helburu bakartzat, oinazea betikotzea duena.

Dei egiten dugu ipar euskal herriko jendarteari igandean, eguerdiko 12:00etan, Hendaiako hondartzara hurbiltzera. Ezin dugu beste udara bat igarotzen utzi, ezin dugu gehiago itxaron.

Etiquetak: