Aurkezpena: "Los buenos hijos: Guerra civil en Irun"

Non: 
Irungo CBA kultur gunean
Data: 
Ostirala, Apirila 7, 2017 - 19:00 -tik Larunbata, Apirila 8, 2017 - 18:55 -ra
Antolatzen du : 
Irungo Errepublikatarrak

cartelZergatik lekualdatu zuten Eloy Iglesias Pablo eta bere semea Guadalupeko gotorlekura uztailaren 18ko Estatu-kolpearen berri izan bezain laster? Tropa frankistak irunen sartu zirenean, nola zekiten nor fusilatu, nor atxilotu, nor torturatu? Erantzuna oso erraza da: Guztiek elkar ezagutzen zutelako.

Errepublika eta Gerra zibila –Irunen, eta maila orokorrago batean ere- zerotik aztertzen badugu, zine batean, filma proiektatu bitartean sartuko bagina bezalako sentsazioa izango dugu: ez dugu tutik ere ulertuko. Egia esan, Estatu-kolpetik aurrera hedatu ziren gatazka politikoak askoz lehenago iritsiak ziren, arreta handirik ematen ez zaion garai historikoan, alegia Primo de Riveraren diktaduran.

Hauxe da Mertxe Tranche irundarrak idatzitako bildumaren lehen liburukia, 6 urteko ikerketa egin ondoren.

Irunen Gerra zibilaren ondoren, higiezinen konfiskazioaren gainean zer gertatu zen aztertzeko enkargua egin zion gure Elkarteak ikertzaileari 2011n. Higiezin haiekin zer gertatu zen ikertzen hasi zenean, pertsona batzuk zergatik joan ziren betiko eta beste batzuk itzultzen ziren, zergatik ematen zitzaizkien etxebizitza hobeak eskatzaile batzuei beste batzuek beraien berokiak beste batzuen soinean ikusten zuten bitartean, historia bat aurkitu zuen eta paperera pasatzean bi liburuki egin behar izan ditu, eta gaur lehenengoa aurkeztuko dugu.

Lehen liburuki hau 1923an hasten da eta Gerra Zibilaren hasierarekin amaitzen da. Primo de Riveraren diktadura Irunen eta hurrengo aldi osoa aztertzen da, II. Errepublikaren amaiera arte.

Bigarren liburukian, Gerra Zibilaren aldi osoa eta horrek Irunen izan zituen ondorioak 1945

 

Etiquetak: