Non:
Hermandadea, Hondarribia
Data:
Asteartea, Apirila 4, 2017 - 16:25
Gogoratu gaur, apirilak 4, KORRIKA gure herrira iritsiko dela, eta aurreko mezuan adierazi genuen moduan, Muarari dagokigun kilometro zatian (Hijas de La Cruz eskolaren paretik aireportuko biribilguneraino) lekukoa Hondarribiko presoen senideek eramango dutela, zehazki Urko eta Ainhararen alabak eta Tomasen ilobak.
Honenbestez jende guztia KORRIKAn parte hartzera deitzen dugu, baina bereziki gure kilometro zatian presoen senideen alboan korrika egitera, hauek gure babesa sentitu dezaten.
Euskal preso, iheslari eta deportatuak KORRIKAra!!!
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 924 irakurketak