Su Txikian-ek Lakaxitan antolatutako bazkari bat

Non: 
Lakaxita, Anaka Kalea, Irun
Data: 
Larunbata, Martxoa 25, 2017 - 14:00 -tik Igandea, Martxoa 26, 2017 - 15:55 -ra
Antolatzen du : 
Su Txikian Elkartea

photo_2017-03-08_17-20-56.jpg

Datorren martxoak 25ean Su Txikian elkarteak antolatutako bazkari feministara gonbidaturik zaudetela helarazi nahi dizuegu.

Batzuk gure berri izango duzue baina ezagutzen ez gaituzuenentzat Su Txikian elkartea Bidasoaldeko emakume anitzez osatutako elkarte feminista da. Urtebete daramagu Bidasoaldeko Emakumeen Etxea sortzeko borrokan.

Martxoaren 8aren bueltan Su Txikian Elkarteak bazkari bat antolatu du datorren martxoaren 25ean. Festa honekin, gure asmoa emakume ezberdinen topaleku bat sortzea da, eta bide batez borroka egun hau elkarrekin ospatzea. Horretaz gain, Su Txikian Elkartea ezagutaraztea gustatuko litzaiguke eta Bidasoaldeko Emakumeen Etxea sortzeko bidean indarrak batzea.

Bazkarirako sarrerak Hazia K.E. eta Kabigorri Ateneoan izango dituzue eskuragarri. Toki hauetara bertaratu ezin duzuenentzat emailez eman dezakezue izena. Sarrera 15 eurotan dago salgai.

Aurretik aipatu dizuegun moduan bazkariaz (aukera bejeta izango da) gain parranda giroa ziurtatzen dizuegu, horretarako karaoke feminista, bertsolariak eta kontzertuak izango ditugu. Aurrerago egitaraua baieztatuko dizuegu.

Martxoaren 25ean elkar ikusiko dugulakoan, 14:00tan Lakaxitan (K/ Anaka 20).

Etiquetak: