Manifestazioa: Ibon eta preso gaixo larriak kalera

Non: 
Bilboko Moiua plaza
Data: 
Igandea, Ekaina 11, 2017 - 12:30

Heriotz zigorrik ez! Ibon eta preso gaixoak kalera! leloa eramango du Bilboko kaleetara Ezker Abertzalearen KALERA KALERA dinamikak igandean. Manifestazioa 12:30ean hasiko da Bilboko Moiua plazan. Modu honetan larri dauden presoak lehenebailehen aske lagatzeko eskatuko du KALERA KALERAk. Bereziki Ibon Iparragirreren kasua salatuko da, bere osasun egoera oso larria baita.

Ibon Iparragirreri ezarritako egoera estalitako heriotza-zigorra da. Espainiako Erresumak tratamendu hori eman nahi die euskal preso politikoei. Estatuak gerra hizkuntza erabiltzen jarraitzen du. Pertsonarik ahulenenen kontra armarik txarrenak eta oldarkorrenak darabiltza: gorrotoa, mendekua eta krudeltasuna.

Ibonek eta preso gaixoek kalean egon behar dute lehenbailehen. Ez dago aitzakiarik. KALERA KALERAren aburuz iritsi da erabaki arduratsuak hartzeko unea, etorkizunera itxaropenez begiratzeko. Ezin dugu onartu preso politikoak txanpon trukerako bahitu gisa erabil ditzaten. Legea aplikatuz gero, pertsona horiek etxean egon beharko lukete haien gaixotasunari egokitutako tratamendu bat jasotzeko. Humanitate kontua da, eta batez ere justizia kontua da.

KALERA KALERAk dei egiten die Ezker Abertzaleko kideei parte har dezatela larri dauden presoen aldeko mobilizazioetan, orain bereziki Ibon Iparragirreren aldekoetan.

Etiquetak: