Datorren ostegunean, ekainak 15, arratsaldeko 19:00etan “GOLDEN DAWN, a personal affair – URREZKO EGUNSENTIA, auzi pertsonal bat” dokumentala proiektatuko dugu.
Aggeliki Korounis greziar kazetariak zuzendutako ekoizpen honetan, alderdi neonazia greziako hirugarren alderdi bozkatuena izatera bultzatu zutenen pentsamoldean barneratzen saiatzen da.
Lan honetan, bere obsesio pertsonalen, kezken eta beldurren bitartez, Urrezko Egunsentia alderdiaren fenomenoa ikertzen du zuzendariak. Zenbait urtetan zehar, gai honen inguruan lanean aritu ondoren telebistarako beste bi dokumental ere ekoiztu ditu.
Emanaldiaren ondotik, lau urtetan Grezian bizi izan den eta Aggeliki Korounis zuzendariarekin batera EHn dokumentala aurkezten aritu den Juan Etxenike kazetariari galderak eta zalantzak luzatzeko parada izango dugu.
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 977 irakurketak