Los rotos teatro "Un golpe de suerte"

Non: 
Amaia KZ
Data: 
Larunbata, Otsaila 18, 2017 - 20:00 -tik Igandea, Otsaila 19, 2017 - 19:55 -ra

Prezioa: 4,20€
Salmenta: - Interneten bidez: ticket.kutxabank.es
                - Irungo Turismo bulegoan, Luis Mariano plazan
                - Amaia KZren leihatilan: ikuskizunaren egun berean

Egilea: Félix Martín Cámara
Zuzendaria: Osmar Vázquez- Félix Martín Cámara
Aktoreak: Osmar Vázquez, Alberto Couto, Pilar Guerra eta Julian Torres
Iraupena: 80 min
Hizkuntza: Gazteleraz

SINOPSIA
“El  Palace”, krisiarengatik, industrialdeko estetika duen pub-a da. Gaur egun, ahaztuta dagoen kai bateko taberna dirudi eta ixteko zorian dago. Bere nagusia, gerentea eta zerbitzaria, Pedro da. Bere oroitzapenean,  garai onak daude; gauak, noiz bere zerbitzariek, hiru neska polita, ez zuten bezero guztiei kanpoko garagordo eta konbinatuak zerbitzeko astirik izaten eta pub-eko atean, bi metroko matoi bat, segurtsasunaz arduratzen zen. Pedrok, bitartean, bere jaiolekua den Habanan, bizitzaz gozatzen, epe luzeak ematen zituen.

Krisiak ekarritako garai berri hauetan, ez dago ia ezer, ez zerbitzari politarik, ez atezainarik, ezta ia bezerorik ere eta likore eta konbinatu exotikoak, jada, ez dira zerbitzen; orain, kafea, garagardo eta ardoa bakarrik zerbitzen da.

Bezero dirudunak desagertu ziren eta orain daudenekin, lau bezero finko eta txiroak, fakturak ordaintzeko, Pedrok ez daki zer egin. Horregatik, zorte kolpe batekin, miseriatik irten eta urte askotan bisitatu ez duen Cubara bueltatzearekin amesten du.

Bere lau bezero, hauek dira: Bernabé Salamanca, alokairuan bizi dena, bere iraganean murgilduta eta preferenteengatik porrot eginda. Lucas Santander, banketxeko langilea, orain langabezian eta bere kaleratzearen berri familiari esateko momentua aurkitzen ez duena. Maria Asturias, abokatu penalista ospetsua, bere bezeroek sarritan ordaintzen ez diotelako, hileko azken egunetara iristea asko kostatzen zaiona.

Pub-ean, lauek harreman sendoa landu dute eta aliantza honek amestutako “golpe de suerte”-a izatera bidean jarriko die.

Etiquetak: