HARRERA ELKARTEA 2012-ko ekainean jaio zen helburu argi eta zehatz batekin: euskal gizon eta emakumeei espetxetik edo erbestetik itzultzean, ahalik eta laguntza handiena ematea jendartean egokitzeko eta haien bizitza berria duintasunez eraikitzeko.
Zer egiten dugu?
Kartzelatik edo erbestetik itzultzean, topatzen dituzten arazoei aurre egiteko laguntza ematen diegu, bereziki arlo hauexetan:
- Juridiko-administratiboan
Lehenengo tramiteak egiteko aholkularitza eta laguntza eskaintzen dizkiegu: NAN-a berritzeko, gida-baimena lortzeko, osasun-txartela egiteko, erroldatzeko, dagozkien diru-laguntzak lortzeko.
- Osasungintzan
Medikuntza-asistentzia kartzelan edo erbestean oso eskasa izaten da. Bueltatzean, sarritan askok osasun arazoak izaten dituzte. Horrexegatik, Osasun Publikoak eskaintzen dituen baliabidez aparte, psikologo, oftalmologo eta haginlari taldeak ditugu.
- Asistentzia ekonomikoa
Heltzean, preso eta errefuxiatu ohiek ez dute ondarerik izaten. Horri aurre egiteko, HARRERA ELKARTEA-k diruz laguntzen die lehendabiziko hilabeteetan, egoera estu hori arintzeko.
- Lana
Bizimodu duin bat izateko lana edukitzea ezinbestekoa da. Krisiak eragin handia dauka kartzelatik edo erbestetik datozenengan. Gure elkartearen helburu bat da beraientzako lana aurkitzea.
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1229 irakurketak
- Castellano