Euskararen Eguna Hendaiako elkarteekin

Non: 
Hendaiako Beltzenia pikotalekua
Data: 
Larunbata, Martxoa 18, 2017 - 15:00 -tik Igandea, Martxoa 19, 2017 - 14:55 -ra

Martxoaren 18an (larunbata), 15:00etatik goiti, Hendaiako elkarteak Daniel Ugarte pilotalekuan izanen dira zuen zain, Euskararen Eguna ospatzeko!

Horren karietara, elkarteek arratsaldean zehar antolaturiko hainbat tailerretan parte hartzea proposatzen dizuete: “Lehen Pista Euskaraz” pista jokoa (2. partea), eskulanak, makillajea, taloen prestatzea, karate, euskara iniziazioa, korrika, txalaparta… Haurren txokoa izanen da ere, puzgarri eta egurrezko jokoekin, eta krakada-edarien txokoa.

Emanaldien aldetik, Xan Errotabehere kontalariak ttipientzako ipuinak eskainiko ditu, eta helduek “Barrez Blai!” izeneko bakarrizketa komikoa entzuten ahalko dute.. Bertso Eskolako haurrek horretarako prestatu bertsu batzuk eskainiko dituzte, mutxikoak edo soka dantza dantzatzen ahalko dira, eta dena trikitixek alaituriko zintzur-bustitzearekin bukatuko da.

Aurten, hamar bat Hendaiako elkarte (Uda Leku, AEK, Lanetik Egina, Akelarre, Baleak, IEKS, Antxeta Irratia, Txiki Txoko, Ikastola, Mutxiko Elkartea) eta Gazte Informazio Bulegoa bildu dira, egiazko besta baten eskaintzeko, lehen hitza euskaraz errateko helburuarekin… eta ondokoak ere, ahal den neurrian!

Gomitatzen zaituztegu denak euskararen besta horretan parte hartzera, aurtengo Hendaia Euskaraz-en momentu nagusia izanen baita.

Egitaraua:
 - 15:00etan "lehen pista euskaraz", familientzako pista jokoa
 - 16:30ean bertsoak
 - 17:30ean mutxikoak, soka dantza
 - 18:30ean "barrez blai" Txikiren barrizketa (16 urtetik goiti)
 - 19:00etan aperitifa trikiak alaiturik

Arratsalde osoan:
 - Hendaiako elkarteek eskeinitako tailerrak: txalaparta, eskulanak, makilajea, karate, talo prestaketa, korrika, euskara iniziazioa
 - puzgarriak eta egurrezko jokoak
 - krakada eta edariak

Etiquetak: