Asturiagako segada

Non: 
Hondarribiko Kultur Etxean
Data: 
Asteartea, Maiatza 9, 2017 - 19:00 -tik Asteazkena, Maiatza 10, 2017 - 18:55 -ra

AsturiagaGertatu zen. Bai, gertatu zen 1974ko maiatzaren 20an. Hondarribiko itsasertzean, Higer lurmuturreko itsasargiaren azpian Asturiaga izeneko harrizko hondartzan. Bi gazte, Jose Luis Mondragon Elortza 27 urteko arrasatearra eta Xabier Roke Mendez Villada 21 urteko santurtziarra Espainiako Guardia Zibilak eta poliziak antolatutako segadan hil zituzten. Oso gutxi dakigu gertaera ilun hartaz. Guk dakigula ez da ez ikerketarik, ez epaiketarik egin.

Jakin nahi dugu zer gertatu zen. Memoria berreskuratu nahi dugu. Egia. Horregatik eta horretarako, Hondarribian memoria-taldea antolatu dugu. Orain dela 43 urte gertatu zena gogoratzeko, Jose Luis eta Xabier Roke oroitzeko. Berriro gerta ez dadin.

Dagoenekoz, hasiak gara dokumentazioa biltzen eta senide eta lagunekin harremanak lotzen. Horrela, maiatzaren 20ean, larunbatarekin, ekitaldi xumea egin nahi dugu Asturiagan bertan hildako gazteak oroitzeko. Hori guztia prestatzeko datorren maiatzaren 9an, asteartearekin, iluntzeko 19:00etan bilera egingo dugu Hondarribiko Kultur Etxean. Interesa duen oro gonbidatuta dago.

Etiquetak: