Erakusketa "Erbestealdiari begirada", martxoaren 21etik apirilaren 2ra

Non: 
Laboral Kutxaren Erakusketa Aretoan
Data: 
Asteartea, Martxoa 21, 2017 - 18:30 -tik Larunbata, Apirila 1, 2017 - 20:30 -ra
Antolatzen du : 
"Nicolas Gerendiain" Irungo Errepublikarrak

cartel1939an, erbesterako bidean, muga trumilka zeharkatu zuten errepublikano espainiarrak garaituta, ez ziren garaituak sentitzen izpirituan, borroka jarraitzeko asmo a zuten, herrian bertan eta Pirinioetatik harago ere bai, hiru hamarkada luzeetan, eta behar izanez gero, beraien idealen proba diren iraunkortasunarekin eta eroapenarekin.

rumilka ihes egiteak hainbat elementu lazgarri ekarri zituen berekin; haien artean, ihes egiten zuen populazioaren etengabeko bonbardaketa; eguraldi txarra, neguaren hotzak areagotua; tresneria bidean utzi behar izatea eta pertsona askorentzat horrek zekarrena, emakumeen kasuan bereziki, bide bazterrean botata uzten baitzuten bizitza osoaren oroigarriak. Gosea, agintari frantziarrek eragindako familien banaketa muga pasa ondoren, eta beste aldean zegoen segurtasunik gabeko etorkizuna. Elementu horiek lehenago eta geroagoko egoera bat markatu zuten erbesteratu askorengan eta, azken batean, horrek erbestearen memoria kolektibo bat sortu zuen.

Ihes egiten duen eta desagertzen ez den mugarik gabeko nazioen nazio bat dira errefuxiatuak. 1939an, milioi erdi bat espainiarrek ihes egin zuten Frankorengandik.

Gaur egun alde handiarekin gainditu da, gerretatik eta gosetik ihes eginez, herrialdeak atzean utzi duten erbesteratuen kopurua, gure lurrean beraien bizitza berriro eraikitzeko toki baten bila.

Erakusketaren inaugurazioa

2017ko martxoaren 21ean 19:30etan Laboral Kutxaren Erakusketa Aretoan

Ordutegia:

  • LANEGUNAK: 18:30etatik 20:30etara
  • LARUNBATAK, IGANDEAK ETA JAI EGUNETAN
    • Goizeetan: 11:00etatik 13:00etara
    • Arratsaldeetan: 18:30etatik 20:30etara

Aldizkari digitala

"Erbestealdiari begirada" erakusketarako argitaratu den aldizkaria. 2017eko martxoak

Deskargatu .pdf-n

Etiquetak: