Errausgailuaren aurkako 2. barraskilo operazioa

Non: 
Decathlon (Donostia)
Data: 
Osteguna, Urria 26, 2017 - 18:00 -tik Ostirala, Urria 27, 2017 - 17:55 -ra

Errausketaren aurkako mugimenduak II.barraskilo operazioa antolatu du hurrengo urriak 26 ostegunerako.  Karabana 18:00tan abiatuko da Decathlonetik eta Lasarte, Zizurkil, Villabona, Andoain, Urnieta, Hernani, Añorga eta Antiguo zeharkatuko ditu. Erraustegiaren obren berealako lan uztea eskatzen dugu eta borondate politikoa eskatzen diogu hondakinen gaiari irtenbide merkeago eta justuago bat emateko. Norabide horretan ausardiaz jokatzeko deia luzatzen diegu bultzatzailei eta interes pribatu eta partikularrak alde batera utzi eta Gipuzkoarrontzat komenigarriagoak diren neurriak hartzera gonbidatzen ditugu.

Hondakinen gaian badago alternatiba, herri askotan aurrera eramaten ari da eta bataz beste %70 eko gaikako bilketa lortzen da, udalerri batzuetan %90era ere iritsiz. Dinamika horretan azken udalerri batzuk batu dira, Urretxu (EAJ-PNV) eta Zumarraga (PSOE) kasu.

Bi herri hauetan alderdi guztien adostasunarekin gaikako bilketako %45 estandar batetik %70era pasatu dira hondakin bilketan aldaketak eginaz eta eraginkortasunera joaz txipdun edukiontzi grisa, astean bi irekierarekin, aldaketa egina.

Ikusten denez aldaketa txiki batzuek berealako emaitzak ekarri dituzte eta gainera denetan interesgarriena hiru alderdi nagusien artean (PSOE, EAJ-PNV eta EH BILDU) adostasuna lortu dutela izan da. Hortaz alternatiba martxan da Gipuzkoako zati batean, mugimendutik eskatzen diegu ausardia politikoz jokatu eta neurri eraginkor horiek Gipuzkoa osora zabaltzea, batez ere biztanle askoko guneetara. Neurri eraginkor horiek probintzi guztian zabalduta errefux tonak asko murriztuko lirateke eta erraustegi garesti eta toxikoa ezereztatuko lukete, bide merkeago eta osasuntsuagoak ahalbidetuz.

Bigarren barraskilo operazioan hori aldarrikatu nahi dugu, alternatiba badagoela, egingarria dela eta gainera merkeagoa eta osasun bermeak errespetatzen dituela.

Bigarren karabana honek badu beste berrikuntzarik. Oraingoan autobidea kolapsatzea ez da izango helburua. Oraingoan zirkuitoa haunditu dugu herri gehiagotan gure aldarria present izateko.

Lerro hauek baliatu nahi ditugu mugimenduaren babesa, maitasuna eta sustengua adierazteko Ainhoa Intxaurrandietari eta Iñaki Errazkini. Herritarren autua bete zenuten, erabaki zuzena hartu zenuten eta gainera adostutako indemnizazioak ordaindu ziren, legeak eskatzen zuen bezela. Lurraldeari dirutza aurreztu zenioten gaindimentsionatuta zegoen proiektua atzera botaz, osasuna bermatu zenutuen, eskerrak ematen dizkizuegu horregatik.

Gertaera hau baliatuz herritarrak deitzen ditugu indar eta adore haundiagoz II.barraskilo operazioan parte hartzera, baita etorkizunean etorriko diren mobilizazioetan ere.

Etiquetak: