Jaizkibel berreskuratu, Militarrak kanpora II. Mendi martxa

Non: 
Lezo
Data: 
Igandea, Maiatza 28, 2017 - 10:00

Jaizkibel berreskuratu, Militarrak kanpora.- Maiatzak 28, igandean Jaizkibelgo tiro eremura mendi martxa egingo dugu. 10etan Lezotik aterako gara eta 11etan ekitalditxoa egingo dugu herriari lapurtutako eremu militarrean, Jaizkibel herriarena delako, militarrak kanpora!

MILITARRIK GABE ASKOZ HOBE!!
Herri intsumitu bat garela adierazi dugu behin eta berriro.

OTAN-NATO-ri ezezko biribila eman genion nahiz eta derrigorrez sartu gintuzten erakunde militar horretan.

Milaka gaztek ezezkoa eman zioten soldaduskari, asko eta asko kartzelaratuak izan zirelarik. Baina gizarte osoaren borrokarekin derrigorrezko soldaduskarekin amaitzea lortu genuen.

Gure Udalak “Udal intsumituak” deklaratu ziren eta militarrekin kolaboratzera ukatu ziren. Lezo izan zen hauetako lehena. Gure alkateak atxilotuak, epaituak eta zigortuak izan ziren, baina dagoeneko ez zegoen intsumisioa geraraziko zuen errepresiorik.

Urtero urtero militarren kontrako martxak egiten dira: Nafarroako Bardeetan, Bizkaiko Mungiako kuartelera, industria militarraren errekonbertsioa eskatzen da, okupazio poliziala eta bere ondorioak (Altsasu adibide) salatzen da.

Finean ez dugu gizarte militarizatu batean bizi nahi, militar diktadurapean urte mordoa pasa eta gero, oraindik ondorio errepresiboak jasaten baititugu eta ez gaituzte pertsona eta herri libreak izaten uzten.

Etiquetak: