Ongi etorri Gernika 2017: ostiralean Gipuzkoako zutabeari agurra

Non: 
Puente de Santiago de Irun
Data: 
Ostirala, Apirila 28, 2017 - 17:00 -tik Larunbata, Apirila 29, 2017 - 16:55 -ra
Antolatzen du : 
Irungo Santiago zubia

Bidasoaldeko Ongi Etorri Errefuxiatuak datorren apirilaren 28rako, arratsaldeko 5etarako deialdi egin du. Ekitaldia , Irungo Santiago zubian burutuko da.  Bertan, Gernikara abiatuko den Gipuzkoako zutabeari agurra emateko asmoarekin. Gernikan, Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak egindako dealdiaren lemapean: ONGI ETORRI GERNIKA 2017: GERRARIK EZ, HARRERA ETA BABESARI BAI parte hartzea izango da helburua.

80. urteurrena Gernikako bonbardaketa gertatu zela, indar faxistak herritarren kontra jaurti zirela, eta bertan gertatutakoa gogoratu nahi dugu eta baita beraien etxebizitza uztera derrigortuak izan ziren persona haiek.  Baina, baita gaurko Gernikak ere gogoratu nahi ditugu, eta pertsona guztiak, arrazoi desberdinagatik, derrigortuak daudenean beraien etxea uztera eskubide unibertsala,dela aldarrikatu nahi dugu.

Irungo ekitaldiaren egitaraua hau izango da:
 - 17:00etan Txalaparta. Hendaiatik datozenekin bilduko gara eta ekitaldiari hasiera emango zaio.

 - 17:10ean Kemen dantza taldearen agurra.

 - 17:30ean Irunabar Irungo Bertso eskolako Bertsolariak.

 - 17:40ean Bidasoaldeko Ongi Etorri Errefuxiatuak irakurketa

 - 17:50ean Musikoen ekitaldia eta agurra.

 - 18:05ean Gipuzkoako zutabeari hasiera emango dioten partaideak topoa hartu eta Eibarrera joango dira, ( 1937an ere bonbardatutako herria), bertan lo egingo da eta hurrengo egunean Gernikara iritsiko da martxa.

Etiquetak: