Adinduentzat Zine Foruma

Non: 
San Miguel Adinekoentzako Zentroa
Data: 
Larunbata, Urria 28, 2017 - 17:00 -tik Igandea, Urria 29, 2017 - 14:55 -ra

San Miguel Adinekoentzako Zentroa.- Bihar gurean antolatu dugun Zine Forum zikloarekin hasiko gara, hilabetero pelikula bat ikusi eta ondoren eztabaida izango delarik.

Hilabetero larunbat batean burutuko da, hurrengo larunbata 28an izango da lehenengoa, arratsaldeko 17tan.

Ekimen honen helburuak herriko adinduen artean gogoeta eta eztabaida piztea eta herrian arlo ezberdinetan lanean dauden elkarteen jarduna ezagutzea izango dira.

Ekimenaren dinamika elkartearen auzkezpen txiki batekin hasi, pelikula ikusi eta eztabaida ematearena izango da.

Honako hontan Aurreratu elkartea izango dugu gurean eta ikusiko dugun pelikula “Intocable” izango da.

Aurreratu elkartea behar bereziak dituzten aurrentzako giza eta kultur ekimenak sustatzea du helburu. Arazo berdina duten gurasoentzat informazio gunea izan nahi du ere, infromazioa elkarbanatu edo zalantzak argitzeko aukera eskeintzen dutelako.

Pelikula gazteleraz proiektatuko da.

Ekimena Irungo Udala, San Miguel Auzo elkartea eta Aurreratu elkartearen elkarlanari esker aurrera izango da.

San Miguel Adinekoentzako Gizarte Zentroko dinamizatzaileak

Etiquetak: