HartuHitza Irun.- Hartu Hitza Irun elkarteak poztasun osoz ekin dio sinadura bilketen prozesuari, izan ere, pentsatzen genuena baino sinadura gehiago lortu ditugu bi egunetan: 452 guztira. Onarpen ikaragarria izan du sinadura prozesuaren hasierak irungo herritarrengan, baina fenomeno honek jarraipena izan behar du. Horretarako, larunbat eta igande honetan, aukera berri bat izango dute irundarrek Hartu Hitza Irun elkarteari laguntza eskeintzeko eta Irungo Herri Galdeketa bermatzeko.
Duela bi aste gure mahaiak Zabaltza plazan kokatu genituen, aurreko astean Urdanibia Plazan eta Oiasso Museoan, baina ez da nahikoa, horregatik larunbat honetan 5 gune desberdinetan kokatuko ditugu mahaiak eta bolondresak. 11:30etatik aurrera, Zabaltza plaza, Fermin Calbeton kalea, San Juan plaza, Luis Mariano eta Urdanibia plaza izango dira sinadurak lortzeko topagunea.
Baina hori ez da guztia, mahaiak eta bolondresak ez ezik jai giroa ere jarriko dugu irungo kaleetan zehar. Horretarako, aipatutako 5 guneetan Zizurkileko, Añorgako eta Billabonako erraldoiak , Kemen Dantza Taldeak, Txalapartak, Irunabar Bertso Eskolako partaideak, Txorimalo Trikitixa Taldeak eta Gure Esku Dago Irunek sortutako Kantu Taldeak poztasuna eta alaitasuna helaraziko dute irungo herritarrei. Hau da, Irungo erdiguneko kale eta plaza nagusietan zehar kalejira handi baten bidez giro alaia sortu nahi dugu, eta bidenabar sinadura gehiago lortu.
Igandean ere mahaiak prest
Larunbatean giro ezinhobea izango dugu bai, baina igandean ere, martxoaren 4ean, jaigiroan sinadura emateko parada egongo da. Hain zuzen ere, Muxikoen Eguna dela medio San Juan plazan 11:00etatik 13:30etara, gure bolondresak bertan egongo dira, dantzen artean sinadurak jasotzen.
Ez itxaron eta zatoz larunbatean zein igandean Irungo erdiguneko giroaz disfrutatzera!
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 927 irakurketak
- Castellano