Larunbatean pentsio duinak eskatzeko manifestazioa Donostian

Non: 
Alderdi Eder
Data: 
Larunbata, Urria 6, 2018 - 17:30

Manifestaldi baterako deia egin da datorren larunbatean (urriak 6) Donostiara joateko. Manifestaldia Alderdi Eder lorategietatik aterako da arratsaldeko bost eta erdietan. Gipzukoako pentsiodunen elkarteek eta plataformak egin du deialdia.

Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduko Irungo eta Hondarribiko kideok deialdi bat egiten diegu eskualdeko herritar guztiei manifestaldi horretan parte hartzeko xedeaz. Topagune gisa, bostak eta laurdenetan udal liburutegiaren aurrean, Kontxako hondartzaren ondoan.

Behin baino gehiagotan errepikatu dugun bezala, pentsioen arazoa ez da oraingo pentsiodunena bakarrik; aitzitik, eragin handiagoa izango du orain lanean dihardutenetzat, langabezian daudenentzat, gazteentzat... Askoz zailago edukiko dute etorkizunean ez badugu pentsio publikoen sistema blindatzea lortzen eta oraingo zein etorkizuneko pentsiodun guztientzako pentsio duinak bermatzea.

PENTSIO PUBLIKO DUINEN ALDE

URRIAREN 6KO ARRATSALDEAN, DENOK DONOSTIARA

Etiquetak: