Ostegun honetan azaroko Kabigorriko bertso gaua

Non: 
Kabigorri
Data: 
Osteguna, Azaroa 8, 2018 - 19:30

Hilaren lehenengoan atseden hartu ondoren, badator azaroko Kabigorriko bertso gaua. Kabigorrik eta Irunabarrek elkarlanean antolatutako guztiak bezala, 19:30ean emago zaio hasiera ikasturteko bigarren bertso gauari ere.

Azaroko saioa, beraz, hilaren 8an izango da eta Aitor Errazkin, German Urteaga, Jokin Bergara eta Manu Goiogana ariko dira kantuan. Egoitz Zelaiaren eskutik jasoko ditugu bertso jarriak, eta Zuhaitz Olazabal eta Abel Zabala ariko dira saioa gidatzen eta gai-jartzaile lanetan.

Aukera ezin hobea, hortaz, ostegun iluntze bikain bat pasatzeko.

Etiquetak: