Txalaparta afaria Integrazio batzordearen alde

Non: 
Pausiko Xaia ostatua
Data: 
Ostirala, Maiatza 25, 2018 - 20:30

Urtero bezala, Hendaiako Lanetik Eginan  ikasten  dugun txalapartariok, amaierako afaria antolatzera goaz.

Gure helburuetako bat, afaldu ostean, giro goxoan saioak egitea da. ikasle zein  inguruko txalapartarien saioekin.  Bigarren helburua; Integrazio batzordearen alde dirua biltzea da.

Eskualdeko hainbat txalapartari espero ditugu bertan. Ziburuko Jan Claude eta Txomin, Landetxako Iñaki eta Andoni eta Irungo Txalapartariak bezala  hain ezagunak diren Xabi eta Koldo Sorzabalbere, azken hauek ere Koldoren ikaslez inguratuta. Hondarribitik Kontxi, Jon,... Haurrek ere izango dute beraien tartea, zenbait haur ikasle ere hurbiltzen baitira.

Ostirala maiatzak 25, urteroko zita: Xaiako Txalaparta afaria.

Gaueko 20:30ean apero eta eta helduen  saioekin hasiko gara. Eta afaldu ostean Txalaparta, txalaparta eta txalaparta,   Guztia 20euroen truke!

Bertaratuko zarelakoan...

Jaso gure konbidapena eta  zabaltzen lagundu  otoi!!!

Apuntatzeko
Izena eman Xaiara deituta,  05 47750702 telefonora edo Mattin edo Loreari abisatuz:
 - Mattin 0034- 608 578 157
 - Lorea 0034- 652 741 222

Etiquetak: