Munduko arrozak

Non: 
Zabaltza plaza
Data: 
Larunbata, Uztaila 21, 2018 - 11:00 -tik Igandea, Uztaila 22, 2018 - 10:55 -ra

Hurrengo larunbatean, hilaren 21ean, Irunen lehenengo aldiz MUNDUKO ARROZAK ekitaldia burutuko da.  Goizeko 11:00tatik 14:00ak arte ZABALTZA PLAZAn herrialde ezberdinetako 19 talde bilduko dira, eta bakoitzak jatorriko herrialdeetako teknikak erabiliz, beraien erara prestatuko dute arroza. Goiz guztian zehar, zabaltza plazan musikarekin batera, jai giroa eta animazioa egongo dira, nahi duen pertsona oro hurbiltzeko proposamena eginez.

13:15etan, 19 arrozak prest daudenean, dastatzeko aukera emango zaio hurbiltzen den edonori, muxu-truk. Hala, Programa edo goizeko dinamika horrela pentsatuta dugu:

  10.00- Ongi Etorriak , Aurkezpena, Eskerrak.

  10:15- 13.00-  Arroza prestatu.

  13:15- Arroza prest eduki.

  13:15-14:00- Arroza dastatu

  14:00- Ekitaldiaren itxiera eta eskerrak

Era berean, MAT SEA DJ-a, (Ganbia), MATTIN  txalaparta jolea, (Euskal Herria), eta MAX saxo eta Djembe jolea ( Senegal) edukiko ditugu sukaldari, laguntzaile, eta ikusleei animatzeko goiz guztian zehar.

Taldekideen artean jatorri ezberdinetako pertsonak edukiko ditugu, zehazki: BRASIL, KAMERUN, GANBIA, INDIA, EUSKAL HERRIA, MAROKO, NIKARAGUA, PAKISTAN, PERU, SAHARA, GINEA KONAKRI, SENEGAL eta SIRIA- ko taldeak.  Era berean, esparru honetan integrazioaren, sukaldaritzaren  eta antzeko zenbait elkarteetako taldeen presentzia ere edukiko dugu, ekitaldiko proposamena borobiltzeko asmoz.

ZER DA MUNDUKO ARROZAK?
Munduko Arrozak ekimena 2004an sortu zen Bilbon integrazio eta parte hartzea sustatzeko asmoz, Grupos de Bilbao la Vieja, San Francisco eta  Zabala   taldeen koordinakundearen bitartez. Hiri handietako zenbait auzoetan jasaten den marjinazio egoera habia-puntutzat hartuta,  garai hartan Bilbo hirian egoera honekin sentsibilizazio lanetan zebiltzan eta dabiltzan taldeen proposamen umilak, 15.

Edizioa ospatu du aurten bertan.  Delarik dela pertsona ororen jaioterria, auzoen arteko eta pertsona hauen guztien inklusioaren alde, hauen artean hartu-emana sustatzearen helburua dihardu oraindik ere. MUNDUKO ARROZAK helburu hau bera, hau da: INKLUSOA, jai-giro formatuan egina eta Bilbon  oso ekitaldi jendetsua bilakatu  dena. Gerora Errenteria, Tolosa, Arrasate, Donostia, Hernani,… bezalako herrietara zabaldu dena, SOS ARRAZAKERIA taldeen bitartez.

ARROZA, kultura orotan plater ohikoa delarik, norberak jaioterrikoak dituen metodoak erabiliaz, sortzen diren platerak oso ezberdinak  izan daitezke. ARROZAK hartu ditzakeen kolore, zapore, eta usainak hain diferenteak izanik, ekitaldi beraren sinbologia oso ongi definitzen du: hiri ororen gaur egungo aniztasuna, auzoen artean ikusten hasten den dibertsitate berdina da. Eta era berean, aniztasun horren elkar erlazioak dakarren aberastasun hori bera aldarrikatu nahi da ekitaldi honen bitartez.

Horregatik beragatik ikusi dugu BEHARREZKOA IRUN HIRIAN ere, halako ekitaldi polita aurrera eramatea. Irunek datu demografikoak kontuan harturik, ia 100 nazionalitate ezberdinetako ( 98 zehazki), 5972 pertsona bizi dira gaur egun gure hirian. Bidasoaldera zabaldu ezkero  datu hau, bai eta Euskal Autonomia Erkidegora zabalduz gero, proportzionala delarik gutxi gora behera.

Etiquetak: