Goazen hautesontzien bila!

Non: 
Irun
Data: 
Larunbata, Urria 27, 2018 - 17:30

Hartu Hitza.- Urriaren 27an, arratsaldez, gure komunikazio kanpainako ekitaldi nagusiena ospatuko dugu, 17:30tan zehazki. Ekitaldi honen helburua, azaroaren 18an ospatuko den Irungo Herri Galdeketaren hautesontziei harrera egitea izango da.

Ekitaldiak hiru martxa nagusi izango ditu, eta planteatzen dena da, auzo ezberdinetako pertsonak martxa desberdinetan parte hartzea. Ondoren denak Luis Marianon elkartuko dira eta elkarrekin Txanaleta Plazaraino joango dira hauesontziei harrera egitera.

Martxak hauek izango dira:
    Lehenengoa Elitxuko rotondatik aterako da eta bertan parte hartu behar duten auzoak Belaskoenea, Landetxa, Elitxu-Lapitze eta Larreaundi izango dira.

    Bigarrena, Junkal Elizako plazatxotik irtengo da eta bertan, Alde zaharreko bizilagunek, Arbesekoak, Artiakoak eta Behobiakoek parte hartuko dute.

    Hirugarrena, Gernikako Arbolatik irtengo da, Dunboako, Zentroko eta SAntiago-Berauneko bizilagunak izango dituzte protganoistak.

Hiru martxek, Gipuzkoa Hiribidea, Nafarroa Hiribidea eta Iparralde hiribidea igaroko dute eta Luis Marianon elkartuko dira. Handik Txanaleta plazara iritsiko dira eta behin han guztiok gaudela, ekitaldiari hasiera emango diogu.

Etiquetak: