#HarriGehiagorikEz lelopean Amnistía Internacional taldeak salatu nahi ditu sexu erasoen biktimek gertatutakoa salatu ondoren aurre egin behar dieten zailtasunak eta oztopoak. Horrela, kanpaina honen helburua da azaltzea nola eramaten den prozesu luze eta gogor hau azpimarratuz erasoa ez dela ekintzan bukatzen baizik eta jarraitu egiten duela aurreiritziekin, estereotipoekin eta erakunde indarkeriarekin.
Sexu indarkeriak ondorio izugarriak ditu hori jasaten duten emakume eta nesken bizitzan ez ezik haien pertsona maitatuengan eta gizartean oro har ere bai. Pertsona guztiek izan beharko lituzketen eskubide askoren (askatasun, duintasun, pribatutasun eta osotasun fisiko, mental eta moralerako eskubideen) urraketa da.
Gaur egun bizitzen ari garen une honetan gizartea barneratzen ari da arazo honen garrantzia. Zenbait kasuk haserre sentimendua piztu dute azken hilabeteetan. Zentzu horretan AI taldeak salatu egiten ditu emakumeek sexu indarkeriaren biktima izan ondoren topatzen dituzten zailtasunak, oztopoak polizia eremuan, sanitate eremuan eta eremu judizialean. Eta gainera, bide oso honetan bizirik dagoen gai bat: sexu indarkeria jasan dutenen eskubideetan modu negatiboan eragiten duten aurreiritzi diskriminatzaileek jarraitzen dutela-
Horregatik Irungo Amnistía Internacional taldea azaroaren 30ean Luis Marianon egongo da.
Guztion arazoa da. Lagundu gure #Ez Dut Onartzen aldarrikapena.
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 561 irakurketak
- Castellano