Indidxabak taldeak bere lehenengo lana aurkezten du asteburu honetan gure eskualdean

Non: 
Espacio Cultural CBA
Data: 
Ostirala, Azaroa 30, 2018 - 19:30

Portada Indidxabak

Rock talde honen lehenengo lanaren aurkezpena Irungo CBA-n izango da ostiral honetan eta larunbatean Hondarribiko Psylocibenean aurkezteko txanda izango da, taula Craig Brown Band estatubatuarrekin partekatuko dutelarik. Abenduaren bederatzian Durangoko Azokako Ahotsenea gunean aurkeztuko dute.

Indidxabak talde irundarrak uda honetan Berako Atala Estudiotan grabatutako beraien lehen lana aurkezten du. "Indidxabak" du izenburua, taldearen izena bezala eta zortzi kantaz osatuta dago. Lana guztiz autogestionatua izan da.

Indidxabak lau emakumez osatutako rock talde bat da. Bere abestiak erreflexiboak eta introspektiboak dira taldekideen bizipen pertsonaletan oinarrituta eta soinu melodiko eta dentso bat dute.

Hurrengo kontzertuen datak:

  • Azaroak 30 Irungo CBA-n
  • Abenduak 1 Hondarribiko Psylocibenean
  • Abenduak 9 Durangoko Azokako Ahotsenea gunean

Diskaren aurrerapen bideoa, "Bestene" abestia aurkezten

Etiquetak: