Afrika: jendeei hesiak eta ondasunei alfonbra gorriak?

Non: 
Lakaxita gaztetxea
Data: 
Larunbata, Azaroa 3, 2018 - 11:00 -tik Igandea, Azaroa 4, 2018 - 10:55 -ra

Aman komunak sarea.- Gure etxea koloreztatzen duten loreak Kenitaarrak dira, afariko arrain goxoa Somaliarra, sakelako telefonoaren argiak pizten dituen koltana Ruandakoa, autoa elikatzen duen olioa Nigeriarra eta merkatalgunean erosi azenario “kosmetikoa” apaindu duen fosfatoa, Saharahuia.

Ara, Afrikako ondasunak, gure bizilagunak!

Diamante, urrea eta gasa aurreko guztiari gehitzen badizkiogu, Afrika txiroa denaren ustea zabaldua bezain ustela dela esatera ausartu gintezke. Baina orduan, nola ulertu dezakegu Afrikar lagunen ihesaldi masiboa? Zeintzuk dira Afrikarrei euren kontinente aberatsetik ihes egitera bultzatzen dituzten arrazoiak?

Bere industria, energia iturriak eta armagintza mantentzeko Europak Afrikako baliabideak behar dituelakoan gaude. Kontinente beltzaren aberastasunaren gaineko kontrola izateko Afrikar herrien arteko gerrak bultzatzen dituzte askotan Frantzia bezalako estatuek. Neokolonialismoak Afrikarren exodoarekin harreman estua du. Gainera, garai bateko esklaboak ordezkatzen dituzten paperik gabekoak ezinbestekoak ditu Europak egun bere “status quo” mantentzeko.

Hau dela eta Afrikar iheslariekin elkartasun sareak ehuntzea inoiz baino iraultzaileagoa dela iruditzen zaigu. Afrikar eta Europar gehiengoak txotxongiloak besterik ez gara diruaren inperioaren hariak mugitzen dituztenentzako. Txotxongiloak bizidun askeak bihurtzeko, Kapitalismoaren hezurdura den egitura koloniala argitara ekartzea izan daiteke lehenengo pausua.

Euskal Herrira iristen ari diren etorkin Afrikarrak eta beraiekin batera elkartasun sareak ehuntzen dituzten herri mugimenduak gonbidatu nahiko genituzke Amankomunak sareak, 2019ko otsailaren 23an eta 24an Irungo Lakaxitan burutuko dugun gure hiru hilabeteko topaketan. Bertan goiko guztiaz mintzatzeko aukera izanen dugu. Autogestioaren bidean auzolana erabiliko dugu irudimen justuagoa eraikitzeko.

Hau dena antolatzeko, lehen batzar irekia burutuko dugu datorren azaroaren 3an, larunbatarekin, Irungo Lakaxita gaztetxean, goizeko 11etan. Ondoren bazkaria.

Lakaxita Anaka kalean 4 zenbakian dago, Tanatorio parean.

Lurra eta Askatasuna !

Etiquetak: