Hondarribian animalien defentsarako elkarte bat sortzera goaz. Hasiera batean txakurren arazoetan zentratuko gara, kalean txakurra ateratzen genuen bitartean sortu bait genuen ideia, eta gure motibazio nagusia jendearen sentsibilizazioan eta garapen sozialean gure ekarpentsoa egitea izango da. Horretarako hitzaldiak, mintegiak eta beste zenbait jarduera gauzatzeko asmoa dugu.
Beraz zuei mezu hau bidaltzen dizuegu, zabalkundean lagundu gaitzazuen.
Hitzaldian horrelako kezkak erantzuten saiatuko gara:
- Zure txakurraren ongizateak kezkatzen zaitu?
- Zure txakurrak uhaletik tiraka zaramatza?
- Badakizu zein ondorio dituen lepokoaren erabilerak?
Hitzaldia otsailak 9 Hondarribiko Zuloaga Etxeko aretoan goizeko 11:00etan izango da.
Gainera, aurkezpenaren ondoren, Richard Calvo-Garciaren gidaritzapean txakurren heziketan egiten ditugun zenbait hanka sartzeren inguruan hitz egiteko aukera edukiko dugu. Richard txakur hezitzailea da (GI/14) eta 10 urtetik gorako esperientzia dauka.
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1027 irakurketak
- Castellano