Ostegunean Kabigorriko abenduko bertso gaua

Non: 
Kabigorri
Data: 
Osteguna, Abendua 12, 2019 - 19:30

Urte amaiera gerturatzen ari den honetan, badator abenduko Kabigorriko bertso gaua ere. Oraingo honetan, ordea, hilabeteko lehen ostegunean izan ordez bigarrenean izango da: abenduaren 12an, 19:30ean.

Bertan ariko dira kantuan Iker Altuna hendaiarra, Odei Barroso urruñarra, Eli Pagola ereñotzuarra eta Julen Zelaieta beratarra. Saioaren gidaritza Adrian Arruti irundarrak eramango du. Hilero legez, saioaren aurretik bertso jarriak izango ditugu, honakoan Egoitz Zelaia hendaiarraren eskutik.

Gogoan izan Kabigorrik afaltzeko aukera bikaina eskaintzen duela.

Bertan elkar ikusiko dugulakoan,
Anima zaitezte!

Irunabar (Irungo Bertsoaren Bilgunea)

Etiquetak: