Liburuaren aurkezpena: CHERID Un sicario en las cloacas del Estado

Non: 
Palmera-Montero Zentro Zibikoan
Data: 
Osteguna, Abendua 12, 2019 - 19:30
Antolatzen du : 
"Nicolas Guerendiain" Irungo Errepublikarrak

Charla: CHERID Un sicario en las cloacas del EstadoJean Pierre Cherid (1940-1984). Lapurretagilea Frantzian, OAS-eko (Armada Sekretuaren Erakundea, militar kolpezale frantsesen taldea) kidea Algerian, Nazio Askatasunerako Frontearen (FLN) aurkako lanetan; mertzenarioa Biafran; Francoren erregimenak babestua Carrero Blancorekin; Antonio González Pachecoren (Billy haurra) lagun mina, diktadurako Brigada Politiko Sozialeko eta monarkiaren lehen urteetako torturatzaile ezaguna; GALeko aktibista nabarmena Felipe González gobernuan zela… Guardia Zibileko Argibide Zerbitzuko (SIGC) agiria zuena, bere “gerrako izenetako” bati emana sarjentu lehena kategoriarekin.

Cherid Espainian ezkondu zen Teresa Rilorekin eta haren oroitzapenak, mingostasunez nahasiak, bildu dira orrialde hauetan, Ana Maria Pascual kazetari ezagunak aurrera eramandako ikerketa sakonarekin batera.

Liburuak biluzik uzten ditu Estatuko txerrikortetako eginkizunaren zokoak eta haiek, behin sinetsi zuen gizonaren ondoan, bizi izan zituen emakumearen drama.

Emakume zauritua, agonian eta ikusezina, ia izaterik gabea. Itzal baten moduan ikusten nuen neure burua, inolako irmotasunik gabe, zoko beltz batera baztertua nire ahulezia irabazia ateratzeko aprobetxatu zuten guztiek.” (Teresa Rilo)

Etiquetak: