Badator azkenean Hondarribiako aurtengo sagardo eguna!

Non: 
Gipuzkoa Plaza, Hondarribia
Data: 
Larunbata, Abuztua 17, 2019 - 18:00 -tik Igandea, Abuztua 18, 2019 - 17:55 -ra

Sagardo eguna Hondarribia abuztua 2019Joan den uztailaren 27an eguraldi txarragatik atzeratu genuen sagardo eguna, larunbat honetan, uztailak 17, ospatuko dugu, Gipuzkoa plazan, arratsaldeko 6:00etatik aurrera.

Muara Kultur Elkarteak antolatu du, Antxeta Irratia eta Antxina Jatetxearen laguntzarekin. Honako sagardogileak etorriko dira aurten: Hondarribiako Beko-Errota, Irungo Ola, Astigarragako Lizeaga, Oialumezar eta Petritegi, Hernaniko Larregain, Biriatuko Camino Berri eta Adunako

Zabala.

Bertaratzen direnak 7 euroren truke kristalezko basoa lagun, nahi beste sagardo edateko aukera izango dute eta baita pintxo bat jatekoa ere. Honetaz gain, basoa erosi dutenen artean bi pertsonentzako bazkari bat zozketatuko dugu Antxiña jatetxean.

Sagardo egunari Bidasoaldeko bertso eskolako bertsolariek emango diote hasiera eta arratsaldean zehar zuzeneko musika izango dugu.

Aurtengo edizioa, berezi-bereziki, haur motxiladunen egoera salatzeko baliatu nahi dugu. Izan ere, besteak beste Hondarribiako Urko Labeaga Garcia euskal preso politikoaren alabak bizi duen egoera ankerra eta injustizia azaleratu nahi genuke.

Animatu ! Parte har ezazue ! Giro ederra izango dugu eta!

Etiquetak: