Urtarrilaren 28 Manifestazioa Irunen

Non: 
San Juna Plaza
Data: 
Astelehena, Urtarrila 28, 2019 - 12:00 -tik Asteartea, Urtarrila 29, 2019 - 11:55 -ra
Antolatzen du : 
Txingudiko pentsionisten Mugimenduak

Manifestación pensionistasDatorren astelehenean, Urtarrilaren28a, eguerdiko 12tan, San Juan Plazan izango den manifestaziorako, Txingudiko pentsionisten Mugimenduak dei bat luzatzen die hiritar orori. Manifestazioa, San Juan Plazatik irtengo da eta Kolon pasealekua, Luis Mariano atzeko aldea, Aldapeta kalea, Kolon pasealekua zeharkatu ondoren,, San Juan plazan amaituko da.

DUELA URTE BETE HASI GINEN ETA AURRERA GOAZ

Pentsio publiko eta duinen aldeko mugimendu hiritar, solidario, iraunkorra, zeharkakoa eta bateratua dela frogatu dugu.

%0,25 kaxkar batekin hasi ginen gure borroka martxan jartzen eta- aurreko gobernuaren aldetik gure erosketa ahalmena galtzen jarraitzeko asmoarekin.Gure borrokan zehar dugun batasuna eta iraunkortasuna erakutsiz, PKIren araberan gure pentsioak, 2019an, %1,6ra igotzea lortu dugu; pentsio baxuentzako %3a eta alargunen pentsioak, oinarri erregulagarria igotzea %60ra iristen ez badira.

Jakin, badakigu, gure oinarrizko errebindikapenak zintzilik daudela.

  • Gure erosketa ahalmena ziurtatzea, KPI erreala ziurtatuz. Bestela 2020an, %0,25a ezarriko digute berriz ere.
  • Bizitza duina bermatzen duen pentsioa lortzea. Europako Gutun Soziala gomendatzen duena.

Hori ikusteko hemen doazkizue zenbait datu: (2018-azaroa): Euskadin: gutxi gora behera, 554.443 pentsioak daude. Hauetatik: 137.231 (%24,75) 650€ azpitik daude; 190.074 (%34,28)753,90€ k (2018ko SMIren azpitik ere); 216.200 (%39) 824€ren azpitik; 296.000 (%53,39) 1080aren azpitik; Hau da, Euskadin  296.000 pertsonak  daude (%53,39) 1080aren azpitik.

Gaur egun pentsiodun asko, emakume gehienak, ezin dute alokairua erosi, ez da argia eta botikak ere, ez da gasa… Egoera larria benetan, soluzioa ematea premiazkoa da.

  • Jasangarritasun faktorea deuseztatzea: Pobrezia faktorea deitu beharko genukeena eta 2023tik aurrera ezarri nahi den Iraunkortasun faktorea, pobreziaren faktorea hobeto esanda, deuseztatzea, bestela aurrerantzean, datozen pentsionisten diru-sarrera miserablea izango litzateke.
  • Ekonomi neurriak etorkizunerako finkatzea, etorkizunerako pentsioak bermatuak uzteko: pentsio duinak guretzat eta ondoren datozen pentsio duinak lortu ahal izateko.
  • Emakume eta gizonen artean dagoen etena edo ezberdintasunarekin bukatzea. Euskadin emakumeen pentsioa %41 baxuagoa da gizonezkoena baino.

Hori dela eta, iaz hasitako bidetik jarraituko dugu. Elkarrekin egingo dugu bidea, oinarrizko errebindikazioak lortu arte, aurrean aipatudugun bezala.

Dirua dagoela badakigu: eta partekatze bidezkoa eta zuzena eginez, oraingo pentsioak eta etorkizunerakoak, bermatu daitezkeela ere.

GOBERNUAN EDOZEIN DELARIK. PENTSIOAK MANTENDU BEHAR DIRA

Etiquetak: